II PERMAKULTURA BATERAGUNEA

Ágoras vivas permanentes

Amalurra,  Bizkaia

2016-ko abuztuaren 27-30

Inprimaki inskripzio

¿Qué podemos aportar a la CEP?

Ongi etorriak izan zaitezte II. Permakultura Bateragune honetara. Aurtengo ekitaldi honetara zuei gonbidatzea asko pozten gaitu. Topaketa honek, aukera paregabea eskaintzen digu partekatzeko, elkar ezagutzeko, gure komunitatea ko-sortzeko eta kolaborazioan jokatzeko.

Gure planetaren historian oso garai garrantzitsua da.  Inoiz baino gehiago, une honek ekartzen dizkigun bizi-erronkei erantzuteko, premia ikusten dugu gure ekimenak eta mugimenduak interkonektatuak eta elkarrekiko laguntzan oinarrituak egon behar direla.Horregatik, biosferarekin bat egiten duzuten pertsona eta proiektuei, zuen ideiak, lanak, proiektuak, berotasuna eta adorearea adieraztera eta partekatzera, bateragune honetara gonbidatu nahi zaituztegu. Asmo honekin, urteroko bilera honetan kolaborazio bide berriak aurkitzean enfasia jartzen dugu, planetaren birsorkuntza eta eraldaketaren taupadak indartzeko.

Permakultura-ren II. Bateragune honetan, partekatzeko, hitz egiteko eta adierazteko guneak eskaini nahi ditugu, topagunean zehar agertzen diren gaiei, behar duten arreta, zainketa eta ardura emanez. Ikuspegi honekin, Bateragune honek, estatu eta nazioarteko komunitatearen kohesioa lantzeko misioa dauka. Halaber, Permakultura bigarren bilera honek, pasa den urteko bateragunean egindako lana sendotzeko eta gainditzeko helburua du.

Lau eguneko Topagune honetan, eta Ekoauzo Iberiar Sarearen elkarretaratzearen lehenengo egunekin koinziditzen, geure esperientziak partekatzeko espazioak irekiko ditugu, elkarrekiko ezagutza maila eta jakite-maila igotzeko, aktibitate anitz eta koloretsu ezberdinak eskeiniko ditugu: hitzaldiak, tailerrak, proiektu-erakusketak, etab. Sareak, sinergiak bilatzeko aukera izango dugu, erlazio berriak egiten ditugun bitartean.

Azken bi egunetan bi gai nagusi jorratuko ditugu, halaber, 2015eko lehen topagunetik proiektu fasean daudenak:

 

Akademiaren Diploma

Richard Wade, Antonio Scotti, Marcos Tur eta Alfred Decker maisuen babesarekin, Estatu mailako lehen 4 Diplomen emanaldia izango da. Ospakizun honetan, Diplomatura prozesuaren formatua definituko da, Estatuan bizi diren permakultoreei metodologiak garatzeko esparru bat ematen eta horrela euren aktibitatea lantzen duten bioeskualdeetan, permakultura mugimendua sustapena indartuz.

Bukatzeko, Akademia antolatzeko eman beharreko hurrengo pausuak adozteko gune bat izango dugu.

Permakultura Íbera eta Estatuko Permakultura Bateragunea.

Bigarren Bateragune honetan, lehen topaketaren ekimenan adoztutako ideietatik abiatuz, Akademia, PI eta CEP-aren antolakuntza eta kolaborazio estrukturak indartzen jarraitu nahi dugu. Bateragune hau antolatzeko asmoetariko bat, gure gizarteko hainbait eremuetan, hezkuntzan, instituzio eta erakundeetan, Permakultura mugimendua zabaltzea da.

Bukatzeko, Permakultura Íbera-ren (PI) eta Permakultura-ren (CEP) antolakuntza prestatzeko, eman beharreko  hurrengo pausuak eztabaidatzeko espazioa sortuko dugu.

Emandako arrazoi guztiengatik, zuen presentzia izatea oso garrantzitsua dela uste dugu, ikuspuntu eta proiektu ezberdinak partekatzeko, energiak eta pasio sortzaileak PERMAKULTURA-ren zerbitzuan ospatzeko.

 

Noiz:

2016ko abuztuaren 27-30

Non:

Amalurra Komunitatea (www.amalurra.eus)

La Reneja auzoa 35 – 48879 Artzentales – Bizkaia

Amalurra-ra iristeko kontaktua: 946 109 540 / info@amalurra.org

Kontaktua, informazioa eta 2016 CEP-erako izen-emateak:

Inprimaki inskripzio

Izen-emate-prezioak:

  • 4 egunetarako prezioa: 100€ / pertsona.
    • Ostatua, bazkariak eta partaidetza barne
  • 2 eguneko bloke baterako prezioa (abuztuko 27-28 edo abuztuko 29-30): 50€ / pertsona.
    • Ostatua, bazkariak eta partaidetza barne.

Prezio-banaketa:

  • Ostatua:
    • Kanpin/auto-karabana= 6€ laguneko eta eguna.
    • Partekatutako gela (Maindireekin)  = 15€ (gau 1); 26€ (2 gau); 33€ (3 gau).
    • Hoteleko gela bikoitza = 25€ (gau 1); 48€ (2 gau); 69€ (3 gau).

Bazkariak:

  • Abuztuak 27-28: 2 gosari +2 bazkari+2 afari  =38€
  • Abuztuak 29-30: 2 gosari +2 bazkari +2 afari janda =38€

Inprimaki inskripzio

 

Ir a la barra de herramientas